Bortzirietako emakumeen IX. mendi itzulia martxoaren 11n eginen dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 8a, 08:47
Joan den urtean Arantzan egin zen eta 52 emakume elkartu ziren.

Itzuliaren ondotik plazan elkarretaratzea eta Herriko Ostatuan bazkaria izanen dituzte

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, martxoaren 11n, igandean, herriko mendietan barna eginen da Bortzirietako emakumeen IX. mendi itzulia.  09:00etan dute hitzordua, herri sarrerako aparkalekuan. Hortik abiatuta mendi itzulia eginen dute. Ondotik, 13:00etan Etxalarko plazan elkarretaratzea izanen da.

 

Nahi duenak dutxatzeko aukera ere izanen du eta parte-hartzaile guztiei salda eskainiko zaie. 14:00etan bazkaria izanen da Herriko Ostatuan. Bazkarira joan nahi dutenek martxoaren 8a bitarte, bertara deituz, eman beharko dute izena. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun