Lehendabiziko saria Gabriela Gherciuri, Amaia Lasagari, Beatriz Garciarena eta Evan Descalzok irabazi dute 'Attachées' lanarekin. Bigarrena, berriz, Enaitz Telletxea, Iker Iriarte, Mikel Galardi, Aimar Otxoteko eta Oier Larretxearen 'Learning inglix' lanak irabazi du. Toki Ona ikastetxeak bai ikasle horiek bai eta Ingeles Departamentua ekimenean parte-hartzeagatik zoriondu nahi izan ditu.
Antolatzaileek ere, saridunak zoriontzeaz gainera, parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkiete, bideoklipak egitean erakutsi duten interes eta abileziarengatik. Sariak 25. urteurrena ospatzeko antolatu dugun ekitaldi ofizialean banatuko dituzte, martxoaren 23an.