Martxoaren 8an elkarretaratzeak eginen dituzten Arantzan (12:00etan herriko plazan), Beran (12:45ean Toki Ona institutuko patioan) eta Igantzin (12:00etan Udaletxean).
Martxoaren 9an, filmea ikusgai jarriko dute Arantzan (19:00etan herri eskolan), Etxalarren (19:00etan Kulur Etxean) eta Igantzin (18:45ean Ziberrean).
Martxoaren 10ean, Hika Teatroa taldearen Koadernoa zuri antzezlana ikusgai izanen da Lesakako Harriondoa Kultur Etsean, larunbatean 19:30ean
Martxoaren 11n, igandean, herriko mendietan barna eginen da Bortzirietako emakumeen IX. mendi itzulia. 09:00etan dute hitzordua, herri sarrerako aparkalekuan. Hortik abiatuta mendi itzulia eginen dute. Ondotik, 13:00etan Etxalarko plazan elkarretaratzea izanen da.
Nahi duenak dutxatzeko aukera ere izanen du eta parte-hartzaile guztiei salda eskainiko zaie. 14:00etan bazkaria izanen da Herriko Ostatuan. Bazkarira joan nahi dutenek martxoaren 8a bitarte 948 635036 telefonora deituz eman beharko dute izena (20€).
Martxoaren 24an, azkenik, Vini, vidi, vinci antzezlana ikusgai izanen da Berako Kultur Etxean, 19:00etan.
Baztan, Bortziriak eta Malerrekako emakumeok planto!
Aipatzekoa da, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako emakumeok planto! Izenburupean greba eguna ere deitua dagoela martxoaren 8rako. Egun horretan, zenbait mobilizazio ere iragarri dituzte Baztan-Bidasoaldean.
• 13:00etan LILAKATEA Berako Mukixu zubian.
• 12:00etan EMAKATEA Elizondon barna, musikakin alaitua.
• 13:00etan ELKARRETARATZEA Elizondoko Plazan. Ondotik, bazkari autogestionatua Gaztetxean.
• 18:30ean Emakumeen KAFE TERTULIA Lesakako Plazan.
• 20:00etan MANIFA ZARATATSUA, Lesakan.
Sustatzaileek diotenez, “Kafe tertuliara etorri zuen termo, merendu edo nahi duzuen guziakin! Elkarrekin goxatuko dugu giroa! Eta gero manifara mozorrotuak hobe!”.