Berako Kultur Etxearen aforoa dela eta, bi emanaldi eskaini behar izan zituzten, bi aldiz errepikatuz 8 kantak, eta bietan aretoa bete zen. Emanaldi ederrak izan ziren biak eta haur eta gaztetxoentzat esperientzia paregabea suertatu zen.
Amaia Domínguez, antolatzailea, kontent dago saioak izandako harrerarengatik eta, noski, oso eskertuta ere Berako Udalaren babesarengatik, Xorroxin Irratiko Nerea Altzuriren laguntzarengatik (aurkezlea izan zen, borondatez) irakasle eta parte hartzaileen ahalegin eta lan handiarengatik.
Datorren larunbatean, martxoak 10, Antsoaingo Antzokian eginen dute 2018. edizioko bigarren jaialdia, 18:00etan. Hurrengo biak: martxoaren 17an Altsasun eta martxoaren 24ean Oibarren izanen dituzte, denak ordu berean. Azkenengo Jaialdi Nagusia apirilaren 21ean Barañaingo Auditorioan eginen dute.