Berako bestak antolatzeko bilera irekia eginen dute martxoaren 6an

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 4a, 10:00

Berako bestak antolatzeko lehen bilera eginen dute astearte arratsaldean.

Astearte arratsaldeko 6:30ean Beralandetan eginen dute lehen bilera

Oraindik Berako bestak urruti daudela iruditu arren, 2018ko bestak prestatzen hasteko tenorea da. Aurtengo bestak ere arrakastatsuak eta parte-hartzaileak izan daitezen, bestetako lehenbiziko bileran parte hartzeko gonbitea egin du Berako Kultur Batzordeak, ideia eta ekarpen guztiak ongi etorriak izanen direlako. Bilera idekia da. Bilera asteartean izanen da, martxoak 6, 18:30ean Beralandetan.

 

Berako Kultur Batzordetik diotenez, «gero ez erran ez duzula izan parte hartzeko aukerarik».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun