Willis Drummond taldeak kontzertua eskainiko du Beran martxoaren 4an

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 1a, 15:19

Willis Drummond taldeak igande arrastran joko du Berako Katakun. Argazkia: Jon Iraundegi

Kataku ostatuan, igandean 20:00etan

Martxoaren 4an, igandean, 20:00etan Willis Drummond taldeak Berako Kataku ostatuan kontzertua eskainiko du. 

 

Willis Drummond Xan Bidegain, Joseba B. Lenoir, Felix Rüdiger eta Jurgi Ekizak osaturiko eta Baionan sorturiko rock taldea da. 2007az geroztik hainbat diska kaleratu ditu: Anthology (2007), Willis Drummond (2009), Psilocybenea (2010), Istanteak (2011), A ala B (2012), Tabula Rasa (2016) eta Willis Drummond (2017), zehazki. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun