Hainbat sari eskuratu dituzte Berako Musika Eskolako ikasleek Andoaingo XIII. Piano Jaialdian

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 28a, 07:25

Berako pianojole gaztetxoak, Andoainen lortutako sariekin.

Urrezko sei domina eta zilarrezko hiru ekarri dituzte, baita ohorezko diploma bat ere

Euskal Herriko eta Frantziako 733 pianojoleak parte hartu dute joan den asteburuan, otsailaren 24 eta 25ean, Andoaingo XIII. Piano Jaialdian herriko Bastero Kultur Etxean. Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako Mª José Vergara Iraeta, piano irakaslea lagunduz bederatzi ikasle aurkeztu ziren adin eta maila desberdinetan arraskasta handia lortuz.

 

A MAILA, BAKARLARIA, 11urte arte:

• Urrezko domina eta Ohorezko diploma: LUKA NEWELL

 

A MAILA LAU ESKUTARA (11 urte arte):

• Urrezko domina: Axuri ZAPIAIN eta Onintza GOIA

• Urrezko domina: Mikel CANO eta Jimmy O’LEARY

• Zilarrezko domina: Saioa GARTZIA eta Jone HUIZI



B MAILA, BAKARLARIA, 12-14 urte tartekoak:

• Urrezko domina: Ainhoa ELGORRIAGA (9 urte)



C MAILA, BAKARLARIA, 14-18 urte tartekoak:

• Zilarrezko domina: Nahikari LOIARTE

 

 

Azpimarratu behar da 9 urteko ikaslea den Luka Newell, Bastero Kultur Etxeko Aretoan Bukaera Kontzertuan jotzeko aukeratu zutela, 500 pertsonen aitzinean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun