AEBetako Gobernuz Kanpoko Erakunde batek egindako salaketa bat tarteko hasi zuten ikerketa. GKE horrek sare sozial ezagun bateko erabiltzaile batek haur pornografiako irudiak argitaratu zituela salatu zuen. Hain zuzen, erabiltzaile hori Beran atxilotu dutenetako bat da. Ikerketa berean jakin dute atxilotu horren anaiak ere material pedofiloa zabaltzen zuela eta gainera, adingabea zela erraten zuela bertze adingabeei irudi intimoak bidaltzeko eskatuz.
Espainiako Poliziaren arabera, Beran atxilotutako baten etxean, haur pornografiarekin lotutako hainbat irudi eta bideo antzeman dituzte, «eduki sexuala» dutenak, eta biktimak adingabeak dira. Ikerketa honetan, 2013az geroztik bi anaia horiekin harremanetan izan diren eta haur pornografiako edukiak elkarbanatu dituzten erabiltzaileak identifikatzen ere aritu da Espainiako Polizia, eta erabiltzaile horietako aunitz AEBetakoak eta Hegoameriketakoak omen dira. Herrialde horiekin harremanetan daudela ere jakinarazi dute, ustezko arduradunak atxilotu ahal izateko. Espainiar estatuan ere ikertzen ari dira.