Oier Fuentesen Kreba lana Laburbiran parte hartzeko aukeratua izan da

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 27a, 07:55
Oier Fuentes, Kreba filmaren sariketan, Eibarren

Iaz ere, Oier Fuentesen Azken Saskia lana aukeratua izan zen

Oier Fuentesek zuzenduriko Kreba lana Laburbiran parte hartzeko aukeratua izan da. Laburbira euskarazko film laburrek osatzen dute eta urtean ekoiztutako euskarazko film labur esanguratsuenak herriz herri erakusten ditu. Hori horrela, Fuentesen lana 29 herritan barna ibiliko dira jendaurrera ateraz. Tartean, Londresen eta Parisen izanen du geldialdia. Bidasoaldeari dagokionez, Irun eta Hondarribia ere bisitatuko ditu.

 

Areago, Kreba laburmetraiaren oihartzuna XI.HUHEZINEMAraino ailegatu da, zuzendari handien lanekin batera. Dagoeneko hiru sari irabazi ditu, Eibar eta Errenterian Euskarazko Film Laburrik Onena deritzona eta Donostiko Beste Begiradak Saria. Lanak zaintzaren gaia du ardatz eta iazko udaberrian grabatu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun