Guraso Eskola martxoaren 1ean eginen dute Arantzan

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 27a, 06:53

Aitzinekoan bezala, nerabezaroaz solasten segituko dute

Joan den abenduaren erdialdean, nerabezaroari buruzko lehenbiziko guraso eskola egin zuten Guraso Elkarteak eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta. Harrera ona izandu zuen eta horri segida emanez, bertze hitzordu bat antolatu dute. 

Martxoaren 1ean izanen da, ortzegunean 16:00etatik 17:30era Baskulan. Nerabezaroaz solasean segituko dute: norbere sentimenduen adierazpena, harremanak eraikitzen (sexualitatea), aisialdian (pantailak, kontsumoak...), nerabe baten guraso izatea...

Izen-ematea 948 635 036ra deituz edo ssb@lesaka.eus helbide elektronikora idatziz egin daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun