Ingeles irakaslea da Itsaso Fagoafa eta orain oposaketak prestatzea du helburu. Honetaz gain basurde ehizan ere segituko du. Aragoi eta Kataluninaren artean ibiltzen da bere ehiza taldearekin eta azken urteotan 1.000 basurde baino gehiago bota dituzte.
Oraingoz konpetizioa utziko du, baina oraindik gaztea denez, ez du berriz ere txapelketetara itzultzea baztertzen, baina «denbora batez utzi ondotik, berriz orain arte izan dudan mailara bueltatzea hagitz zaila izanen litzateke, bertze filosofia batekin hartuko nuke».