Donostiako Goratzar abesbatzak kantatuko du, Olatz Egibururen zuzendaritzapean, Suzanna Guterik txirula joko du eta Loreto Aramendi organujoleak joko du. Sarrera librea da, baina kontuan hartuz helburua organoa konpontzeko dirua biltzea dela, entzuleek eskain dezaketen laguntza ere eskertuko dute antolatzaileek.
Kultur Intereseko Ondasun izendatua dagoen organo erromantikoa 1891. urtean egin zuten Zaragozako Roqués anaiek eta 1950-51n moldatu zuen Amezua y Cíak.