Haria eta artilearen mundua hizki eta haurren literaturarekin uztartzen da. Hari, jostura eta joste lan teknika ezberdinen bidez, ipuin baten pertsonaiak eta paisaiak hezurmamituko dituzte.
Marga Matxiarenaren eskutik eginen dute herri liburutegian ortziralean 17:30ean
Istorioak josten izenburupean, joskintza eta literatura tailerra eskainiko du Marga Matxiarenak otsailaren 23an, ortziralean 17:30ean hasita Berako Herri Liburutegian. Bi orduko saioa izanen da, 7 eta 12 urte arteko neska-mutikoei zuzendua eta gehienez ere 20 parte-hartzaile onartuko dituzte.
Haria eta artilearen mundua hizki eta haurren literaturarekin uztartzen da. Hari, jostura eta joste lan teknika ezberdinen bidez, ipuin baten pertsonaiak eta paisaiak hezurmamituko dituzte.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.