85 lasterketetan parte hartu zuen iaz Berako Manttale taldeak

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 20a, 07:03
Manttale taldeko korrikalaria, Berako Mendi Maratoi Erdiaren irteeran.

Zortzi garaipen lortu zituen, Unai Santamaria, Asier Apezetxea eta Jone Zelaietaren bitartez 

2017. urtean Manttale Mendi Lasterketa Taldeak 85 lasterketetan parte hartu du, bai errepidean zein mendian. 12. urte honetan, 8 garaipen lortu ditu eta 85 lasterketetatik, 54 mendi lasterketa izan ziren eta 31 errepidean.

 

Azken urteetan bezala, Unai Santamaria izan zen aipagarrienetako bat. Nafarroa Extrem-a bigarrenez irabazi zuen, baina oraingoan 32 kilometrotakoan, Garaipen honetaz gain, Ttutturru Trail eta Artega Mendi Lasterketak irabazi zituen. Hirugarren sailkatu zen Euskal Herria Mendi Erronkan eta Asier Apezetxearekin batera Lesakako Bikin Batin Nafarroa Oinezaren duatloia irabazi zuten.

Asier Apezetxeak ere denboraldi borobila egin zuen bi garaipen lortuz (Kintoa Kurri eta Ezpeletako gau lasterketa) eta bigarren izan zen Zestoako Kobaz Koba Trailen, Bidarrain eta Oleta-Yasolan. Garaipena lortu zuen besteetako bat Gwendal Larqué izan zen, hain zuzen ere Hiriburuko Course du Muguet lasterketan.

Jone Zelaietak Kintoa Kurri eta Sarako Kontrabandisten lasterketak irabazi zituen eta bigarren izan zen Senpereko Ibar Run Trailean eta hirugarren  Kobaz Koba Trailen.

Txus Unsionek ultratrailetan maila ona eman zuen eta aurten lehenengo edizioa zeukan Basque Ultratrail Series zirkuitoa ia osotasunean burutu zuen. Master kategorian bigarren sailkatu zen Bilbo-Gasteiz, Gasteiz-Iruñea eta Iruéa-Donostia lasterketetan. Azken proba (Donostia-Bilbo) bertan behera utzi behar izan zuen baina sailkapen orokorrean 34. bukatu zuen.

Manttaleko partaideek Zegama-Aizkorri, Lezo-Jaizkibel, Ibar Run Senpere, Senpereko Trail, Donostia-Hondarribia Talaia Bidea, Larraul-Ernio-Larraul, Berako Mendi Maratoi Erdia, Erlaitz Aiako Harria Mendi Lasterketa, Laruneko kilometro bertikala, Arantzako Mendi Lasterketa, Euskal Herria Mendi Erronka, Camille Extreme, Goizutrail, Flysch Trail, Irati Trail, Ezpeletako gau lasterketa, Extrem Higa Monreal, Bidarraiko Lasterketa, Azkain-Larun-Azkaine, Beñat Elzo Lasterketa, Nafarroa Extrem, Sara Korrika, Skyruhne, Gorbeia Suzien eta Roncesvalles-Zubiri lasterketetan parte hartu zuten.

Errepideari dagokionez, Behobia, Donostiako Maratoi Erdia, Donibane Lohitzune-Hondarribia,  Donostiako Maratoia, Gasteizko Erdi Maratoia, Azkoitia-Azpeitia, Hiru Hondartzetako Krossa, Guadalupe, San Marcial eta Lizuniagako igoerak, Doneztebeko krosa, Donostiako 15 kilometroak, Iruneko gau lasterketa, Iruñeko Carrera de las Murallas edo Txingudi Korrikan parte hartu zuten.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun