Koxkorrenek oinez egin zuten ibilbidea. Haurrek, gainera, norbere izena jarri ahal izan zion landatutako zuhaitzari. 30 gereziondo eta 10 urki landatu zituzten. Zuhaitzak landatu eta gero gosaria egin zuten Ehiza eta Arrantza Elkartean.
Manttale eta Berako Ehiza eta Arrantza Elkartearen eskutik 25 neska-mutikok parte hartu dute eta beraien izenak jarri dizkiete landatutako zuhaitzei
Manttalek eta Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak, udalaren laguntzaz antolatutako Berako Zuhaitzaren Eguna otsailaren 17an ospatu zuten, eguraldi euritsuarekin. 25 bat neska-mutiko, batzuk beraien gurasoekin hurbildu dira Landagaita ingurura zuhaitzak landatzera, bakoitza bere aitzurra eta lanabesekin.
Koxkorrenek oinez egin zuten ibilbidea. Haurrek, gainera, norbere izena jarri ahal izan zion landatutako zuhaitzari. 30 gereziondo eta 10 urki landatu zituzten. Zuhaitzak landatu eta gero gosaria egin zuten Ehiza eta Arrantza Elkartean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.