Karmelo Mitxelena, Jose Angel Mitxelena, Mikel Apeztegia, Beñat Ordoki, Beñardo Iantzi, Alejo Sarobe, Iñigo Alzugarai eta Gerardo Telletxeak parte hartu zuten finalean, Eneko Saldias entrenatzaile eta Unai Gurrutxaga laguntzaile zituztela. Ibarrak (Gipuzkoa) zilarrezko domina lortu zuen eta Gaztedi taldeak (Bizkaia), brontzea. Sokarri, Murueta eta Txantrea sailkatu ziren ondotik.
Martxoan Txinan jokatuko den Munduko txapelketan Euskadiko selekzioa ordezkatzeko eskubidea lortu duta honela lesakarrek, 640 nahiz 600 kiloko kategorian, baina diru-aferak direla eta, ezin izanen dute Joan.
Beti Gazteko neskak ere aritu ziren Ibarran, 500 kiloko txapelketako bigarren jardunaldian. Badaiotz izan zen nagusi, Gaztedi, Ibarra, Berriozar, Txantrea eta Beti Gazteren aitzinetik.
Otsailaren 24an, larunbatean Laukizen (Bizkaia) 560 kiloko gizonezkoen txapelketa jokatuko da jardunaldi bakarrean eta 500 kiloko emakumezkoen txapelketaren hirugarren eta hondar jardunaldia ere bertan jokatuko dute.
Euskadiko txapelketa bukatzeko, otsailaren 25ean txapelketa mistoa jokatuko dute Bilbon (Bizkaia) eta hor ere Beti Gazteko zortzikotea ariko da, lau neskak eta lau mutilek osatua.