Bera-Goizueta mendi ibilaldia antolatu du Agerra Mendi Taldeak martxoaren 4rako

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 16a, 07:15
Bertze urte batez, Beratik Goizuetarako bidea eginen du Agerra Mendi Taldeak.

Izen ematea otsailaren 28a baino lehen egin behar da

Berako Agerra Mendi Taldeak urtero antolatzen duen Bera-Goizueta mendi ibilaldia martxoaren 4an eginen da. Otsailaren 28a baino lehen eman behar da izena elkartean edo 948 630362 telefonora deituz (gauez). 

 

Agerratik (goizeko 7etan abiatuko dira mendizaleak) eta Aginatik oinez (8:15ean autobusa hartu Agerran eta Agiñaraino hurbilduko ditu mendizaleak) edo Goizuetara autobusez (11etan abiatuta elkartetik) egin daiteke bidea eta Umore Ona elkartean bazkalduko dute denek. Bertan ordainduko da bai bazkaria, baita autobusa ere. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun