Parte-hartzaileak 09:00etan Altzateko plazatik aterako dira, zuhaitzak landatu behar dituzten tokira oinez joateko. Kotxez ere joateko aukera izanen da. Antolatzaileek aitzurra norberak eramateko gomendatu dute. Zuhaitzak landatu eta gero, Altzateko plazara bueltatuko dira eta Ehiza eta Arrantza elkartean hamaiketakoa eginen dute.