Interneteko euskal komunitatea ezagutzeko formazio saioa antolatu du Bortzirietako Euskara Mankomunitateak

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 14a, 10:34

Ortzirale honetan izanen da, Berako Toki Ona institutuan. Garatzailea, irakaslea, hacktibista eta hainbat hedabidetako kolaboratzailea den Gorja Juliok eskainiko du formazioa. Izen-ematea dohainik da, baina ortzeguna baino lehen eman beharko da izena.

Euskara ikasle, irakasle, solaslagun, udal langile eta interesa duen herritar ororentzat antolatu dute formazio saioa. Euskara eta internet izanen dituzte hizpide: online komunitateen funtzionamendua, euskarak interneten duen tokia eta euskaraz dauden baliabideak. 17:30ean hasiko da eta bi ordu eta erdiko iraupena izanen du.

Izen-ematea euskara@bortziriak.eus helbidera idatzita edo 948 634125 telefonora deituta egin behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun