Musikari ttikiak tailerra antolatu du Berako Isidro Fagoaga Udal Musika Eskolak

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 12a, 07:14

Klaudia Oyarzunek, Aralar Udal Musika Eskolako irakasleak, gidatuko ditu saioak

Izena emateko epea otsailaren 13tik 21era bitarte dago zabalik eta 948 012012 telefonora deituz egin daiteke

Berako Isidro Fagoaga Udal Musika Eskolak, Berako Udalaren laguntzaz, Musikari Ttikiak tailerra antolatu du. Musika, joko eta esperimentazioaren bidez, gorputz eta ahotsaz jabetzea du helburu. Tailerrak ikuspegi globala du, ikasleen gaitasun espresiboak, musikalak, intelektualak eta motrizeak garatzeko asmoz lan eginen dute; horretarako, kanta egokiak hautatuko dituztelarik.

 

2014an jaiotako haurrei zuzenduriko 50 minutuko lau saio antolatu dituzte: martxoak 2, 9, 16 eta 23rako. Ortziral arratsaldetan izanen dira saioak eta ordutegia taldearen beharren arabera egokituko da. Klaudia Oyarzun, Aralar Udal Musika Eskolako irakasleak gidatuko ditu saioak.

Interesdunek, izena emateko, otsailaren 13tik 21era bitarte, astelehenetik ortziralera, 08:00etatik 19:00etara 948 012012 telefonora deitu beharko dute. 35€ ordaindu beharko dira, telefonoz adierazitako kontu korronte zenbakian. Era berean, plazak mugatuak izaki, Berako haurrak lehenetsiko dira.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun