«Dinamika hau herrietara zabaltzen ari da eta Bortzirietako emakumeok ere egitasmo honetan parte hartu nahi dugu! Guztion artean erabaki, eztabaidatu eta martxoaren 8ko plantoa nola egin erabakitzeko (kontzentrazioak, ekintzak, manifa, deus ere ez...)», dio Goldatzen oharrak.
Lehen batzar honen ondotik eta planteamenduak eginda, asanblada informatiboak eginen dira (herriz herri edo Bortziriak osorako, ikusiko da nola landu) hala, geroz eta emakume gehiagori iristeko asmoarekin.