Mindfulness teknikan trebatu dira Toki Onako 28 irakasle

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 8a, 14:51

Toki Onako ikasle talde bat, Mindfulness teknika garatzen

Toki Ona instittutuko 28 irakasle Mindfulness deritzon teknikan trebatu dira. Teknika horrek ikasleen antsietatearen kontrolean lagunduz, klaseko arreta mantentzea du helburu. Teknika hori praktikara eramateko irakasleak ariketa zuzendu bat eginarazten die ikasleei. Horren bidez, ikasleak orainean zentratzen dira, momentu bakoitzean pentsatzen, sentitzen edo egiten ari diren horretan arreta jartzen laguntzeko. Ikasketetan aplikaturiko teknika hori bizitza pertsonalerako ere erabilgarria da.

 

Ikasturtearen lehendabiziko hiruhilekoan formazioa jaso ondotik, Eguberriak pasata, praktikan gauzatzen hasi dira; talde bakoitzak astero-astero saio bat bederen hartuko duela bermatuz.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat ikastetxetan ikastetxetan duela urte batzuk ekin zioten metodo hori erabiltzeari eta emaitza onak izan zituzten. Horrela bada, Nafarroako Hezkuntza Departamentua ikasturte honetan formazioa eskaintzen ari da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun