Sagardotegia eta autobusaren prezioa 36 eurokoa da eta sagardotegiko menuaren prezioa 30 eurokoa da.
Solasalagunatik jakinarazi dutenez, «saio hau erabat parte-hartzailea izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du. Oroitu saio osagarri hauek denendako irekiak direla, beraz zuen lagunak, familia, ezagunak, amoranteak… parte hartzera animatzen ahal dituzue. Baldintza bakarra euskaraz aritzea da!».
Nafarroako autobusa 12:00etan abiatuko da Lizarratik, 12:30ean Iruñeko Korralilloseko errotondan, 13:15ean Elizondoko plazan izanen da, 13:40an Doneztebeko bus geltokian eta 14:00etan Lesakan. Lesakatik bueltan, berriz, 20:30ean abiatuko da.
Izen emateko 610 920673 telefonora deitu behar da edo solaslaguna@topagunea.eus helbide elektronikora idatzi.