Berako Zahar Etxekoek giro ederra izan dute sagardotegian

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 7a, 10:38

Jakiek ez ezik, harrerak zapore gozoa utzi zuen guztiengan.

Astelehenean, otsailaren 5ean, San Jose Zahar Etxeko 15 lagun Mendiko Sagardotegira (Ibardin) joan ziren, Inaxio Irazokik gonbidatuta. 13:00etan elkartu ziren mahaiaren bueltan eta 16:00ak bitarte goxo-goxo egon ziren.

 

Kroketak, txistorra, bakailao tortilla, txuleta (patatak eta entsaladarekin), postrea eta kafea izan zituzten dastatzeko. Edateko, berriz, sagardo botilak mahaian izanagatik, ez zuten txotx egiteko aukerarik galdu. Harrera bikaina eta jakien gozotasuna tarteko, heldu den urtean errepikatzeko irrikitan daude. Hori horrela, hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Inaxio Irazokiri.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun