Otsailak 8, ortzeguna
Goizean haurrak eskean ibiliko dira etxez-etxe. 14:30ean Landagain eskolako ikasleak plazatik aterako dira trikitilarien laguntzaz eta herriko txokoetan antzerkiak eta dantzak eginen dituzte. 14:30ean hasiko da ekitaldia plazan bertso bat kantatuz. Bertatik trikitilarien laguntzaz kalejiran eskolako atarira joanen dira, lehenengo antzerkia egitera. Haur Hezkuntzakoek Bildotsak eta artaburuak antzezlana eginen dute. Ondotik, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoek Haritzpen Musika desagertzearen misterioa antzerkia eskainiko dute. Segidan, Domekeneko atarian LH 1. mailakoen Eta nik zergatik ez? antzezlana ikusteko aukera izanen da. LHko 2. mailakoek ere eginen dute beraien antzerkia: Maixterrenean ZZZ liztorrak izenekoa. Ikasle zaharrenetara iritsiz, LH 5.mailakoen antzerkia Iturraldeako atarian izanen da eta bukatzeko LH 6.mailakoena, Iruzurgileak, frontoian. Antzerki batetik bertzerako tarteetan hainbat bertso eta dantza izanen dira.
Ondotik Guraso elkarteak eskainitako berendua izanen da guztientzat musikaz lagundua.
Otsailak 11, igandea
Zaldun Inaute egunean kinto bestak ospatuko dituzte.
Otsailak 12, astelehena
08:00etan gosaria La Basquen. Egun osoan, herriko gazteak eskean arituko dira goiko eta beheko auzoetan. Aurten lehen aldiz, ez dira bi taldetan banatuko eta elkarrekin eginen dute puska biltzea. Elutsa ostatuan pintxoak izanen dituzte eguna bukatzeko.
Otsailak 13, asteartea
Astearte mozorro egunean, 12:00 aldera herriari itzulia emanen zaio mozorro eta karrozekin. Ondotik bazkaria Herriko Ostatuan eta aldi berean, jubilatuen bazkaria Larraburuan. Apuntatzeko otsailaren 8a baino lehen 948 635166 edo 664 387343 telefonoetara deitu behar dute. 18:00etatik aitzinera musika izanen da Eonian elektrotxarangarekin.