Inauterietako kontzertua eskainiko du Berako Musika Eskolak otsailaren 7an

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 6a, 09:09
Berako Musika Eskolak inauterietako ohiko emanaldia eskainiko du asteazken arratsaldean Musika Eskolan.

Asteazken arratsaldeko 6etan hasita Kultur Etxean

Larunbateko kaldereroen ondotik, Berako Inauterietako egitaraua otsailaren 7an, asteazken arratsaldeko 6etan hasiko da Beran, Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasle eta irakasleek Kultur Etxean eskainiko duten Inauterietako kontzertuarekin. Ondotik, txokolatea banatuko da partaideen artean.

 

Musika eta Mugimenduko 5 eta 6 urtekoen hastapen mailakoek Umeena Martxa (Luis Udakiola) eskainiko dute; talde instrumentalak The Final CountDown (Europe); pianoarekin La la Land filmako City of Stars (Justin Hurwitz); txistu taldeak Zirkoren Sonatatxoa (V. Reiman, J.I. Ansorenaren moldaketarekin); biolin taldeak Surfin’USA (Beach Boys), trikitixa taldeak, Naroa Otamendi txistulariarekin Ataungo ardi beltza (Korrontzi); helduen abesbatzak eta perkusio taldeak Berako suhiltzaileak (Sacha Distel) eta gitarra taldeak Zirkorrika (Xabier Zabala).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun