Atzo hasi zituzten inauteriak Arantzan eta bihar arte besta giroan murgilduta dago herria. Gaur goizean, Mozorro Zuriek Primi ostatuan gosaldu dute eta ondotik, musikarien laguntzarekin, herrian barna ibili dira etxez etxe. Laster, Mozorro Zuriak Burlada jatetxean bilduko dira, bazkaltzeko. Egun osoan eskolako neska-mutikoak baserriz baserri eta herrian etxez etxe puxka-puxka ibiliko dira. Arratsean bertso afaria izanen da Aterpean Jon Maia eta Alaia Martinekin. Aldi berean, Emakumeen afaria Burlada jatetxean. Gauerditik aitzinera dantzaldia izanen da Gorapean Beñat eta Fernandorekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.