Dirdira dar-dar taldearen kontzertua izanen da Katakun, otsailaren 4an

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 3a, 10:00

Dirdira dar-dar laukotea grekoz abesten duten Euskal Herriko musikariak dira.

Ekitaldiz betetako otsaila dute Kataku ostatuan. Bardoak ekimenaren saioa izan zuten ortziralean eta igandean Dirdira dir-dar taldea izanen dute.

Otsailean sartuta, ekitaldiekin hasiak eta ondorengoei begira jarriak dira Kataku Ostatuan. Larunbateko bertso doinuen ondotik, otsailaren 4an, igandean, greziar musikak girotuko du Kataku ostatua, 19:00etan, Dirdira dir-dar taldearen eskutik.

 

Ondorengo hitzorduak

Otsailaren 9an, ortziralean, berriz, Pelax taldeak, Taka biraren baitan, geldialdia izanen du, 23:00etan. Astebeteren buruan, hau da, otsailaren 16an, 20:00etan Indidxabaken eskutik pintxo-pote musikatua izanen dute eta Hiru Leikek borobilduko du eguna. Azkenik, otsailaren 24an, larunbatean 23:00etan Mice taldearen musikaz gozatzeko aukera izanen da, Miren Narbaiza (gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa, perkusioa, ahotsa, bateria), Joseba Baleztena (gitarrak, teklatuak, baxuak, perkusioa, ahotsa, bateria) eta Ilargi Agirrerekin (bateria, perkusioa).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun