Formazio saioa
Horrez gain, matrikulazio kanpainaren baitan eta euskara ikasleak motibatzeko zein baliabide praktikoak euren eskura paratzeko, euskara eta interneti buruzko formazio saioa antolatu du mankomunitateak. “Interneteko euskal komunitatea ezagutu” izenburupean, saioa otsailaren 16an eginen dute Toki-Ona institutuan; Gorka Julio, garatzailea, irakaslea, hacktibista eta hainbat hedabideetako kolaboratzailea, izanen delarik emailea. Euskara ikasle, irakasle, solaslagun, udal langile eta interesa duen herritar ororentzat da formazio saioa. 17:30ean hasi eta bi ordu eta erdi iraunen du. Izena emateko euskara@bortziriak.eus e-postara idatzi edo 948 634125 telefonora deitu beharko da.
Matrikularako dokumentuak
Aurkeztu beharreko dokumentuak honakoak dira: eskaera orria, NANaren fotokopia, euskaltegiko izen-emate orria eta konpromiso idatzia. Xehetasun gehiago http://www.bortziriak.eus/euskara-ikasleentzako-diru-laguntza-deialdia-2018/ atarian dago eskuragarri.
Diru laguntzak
Diruz lagunduko dira 2018ko urtarrilaren 1etik irailaren 30era arte egindako ikastaroen matrikula gastuak. Diru laguntzaren zatirik handiena ikastaroa hasi aitzin eskuratu nahi izatekotan, eskaerak martxoaren 16a baino lehen aurketu behar dira. Gainerakoan, diru laguntza eskaera ikastaroa bukatu ondotik, irailaren 30a baino lehen eginen da.