Lesakako inauterietan Zakozar atera nahi dutenen bilera otsailaren 3an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 31a, 15:32

Otsailaren 11n zakozarrak belarrez betetzeko laguntza eskertuko dute

Larunbatean 16:30ean eginen dute, Arrano elkartean

Lesakako inauterietan Zakozar ateratzeko intentzioa dutenak bilera batera deituak daude otsailaren 3an, larunbatean, 16:30ean, Arrano elkartean. Horretaz gainera, Arrano elkarteak dei berezia egin du inauterietako igandean Zakozarrak prestatzeko laguntzaile bila.

 

Otsailaren 11ko arratsaldeko 4:30etik aitzinera, Zakozarrak belarrez bete eta josteko nahi duten guztien laguntza eskertuko dutela jakinarazi dute Arrano elkartetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun