Bazkide diren dendetan erosketak egiteko sei txartel eman ditu, Eguberrietako kanpainaren baitan
Berako Larun Haizpe elkarteak Eguberrietan egindako kanpainan 100 euroko sei erosketa-bono zozketatu zituen bezeroen artean. Dagoeneko saridunak jakinarazo eta sariak banatu ditu merkatarien eta zerbitzuen elkarteak. Loli Moreno, Juan Angel Urtxegi Shota, Agustin Leonis, Gorane Artieda, iñigo eta Juan Angel ordoki lesakarra izan dira sarituak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.