Maratoian 425 korrikalarik emana zuten izena eta horien artean hirugarren izan zen, beraz, triatloian espezialdua dagoen Beti Gazteko atleta. Iaz bezala, Pedro Nimo galiziarra suertatu zen garaile (2:29.24).
Proba nagusiaz gain, 30 kilometroko lasterketa ere izan zen igandean Tarragonan. Honetan, Jose Luis Irurtzun lesakarra aritu zen eta 125. postua eskuratu zuen, lasterketa bukatu zuten 309 korrikalarien artean. Bi ordu, 27 minutu eta 54 segundo behar izan zituen.