Igantziko Biltokiko urteko batzarra ilbeltzaren 27an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 25a, 09:54

Larunbat arratseko 8:30ean hasita

Ilbeltzaren 27rako deitu ditu Biltoki Elkarteak bere 217 bazkideak, urteroko batzar nagusira. Urteko ekintzei errepasoa, kontuen gora-beherak, bertako garbitasun lanpostua eta juntaren berritzea izanen dira jorratuko diren gaiak, bertzeak bertze. Larunbat arratseko 8:30ean hasiko da bilera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun