Ioseba Iturbide lesakarraren kontrako epaiketa otsailaren 5etik 8ra eginen dute Parisen

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 23a, 10:10

Parisera joan nahi duenak Lesakako Arranon izena emateko aukera izanen du, hartara, apuntatzen direnak furgonetan elkarrekin joanen dira Parisera. Frantziako Fleury Merogis espetxean dago gaur egun Iturbide.

Bertzalde, Lesakan presoen alde egin duten elkartasun zozketako zenbaki saritua 1.418 zenbakia izan da eta Koldo Saenz izan da saritua. Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete saskia osatzen lagundu duten komertzio eta ostatuei, baita saltzen aritu direnei eta eroslei ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun