Izarra Tanatorioaren aurkezpena eginen dute Igantzin ere urtarrilaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 23a, 07:57

Zerbitzua Bortzirietako herri guztietan eskaintzeko urratsa eman du eta Igantzin Erretorebaitan aurkeztuko dute 

Izarra Tanatorioa taldearen aurkezpena izanen da Igantziko Erretorebaitan urtarrilaren 25ean, ortzegunean. Dagoeneko, ehorzketa zerbitzuak eskainiz, urtebeteko ibilbidea egin du Izarra Tanatorioak. 

Lau beilatoki ireki ditu, Iruñean eta Sakanan. Areago, uda bukaeran zerbitzuak Berako San Jose zahar-etxean eskain­tzen ibili ondotik, zerbitzua Bortzirietako herri guztietan eskaintzeko urratsa eman du. Mikel Idoate gerenteak dioenez, «Bortzirietara zabaldu gara eta hilabete pare baten buruan Elizondon ere irekiko dugu, baztandar guz­tiei zerbitzua emateko».

Izarra Tanatorioak, tokian tokiko filosofia ardatz, berrikuntza du oinarri: «hurbiltasuna eta errotzea da gure zerbi­tzuen berezitasuna». Hori horrela, «Igantzin egin nahi dugun proiektua herritarrei azaldu nahi diegu» adierazi du Fernando Berasainek, Bortzirietako arduradunak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun