Hain zuzen, bi multzotan banatuak aritu ziren eta bere multzoan onena izan zen Beti Gazte. Bertze multzoko onena izan zen Gaztedi talde bizkaitarraren kontra bakarrik galdu zuen, lehen postua erabakitzeko lehian. Gaztedi eta Beti Gazteren gibeletik, Sokarri, Ibarra, Gabadi-Jutsi, Ñapurrak, Zuraide eta Abadiño sailkatu ziren
Emakumezkoetan, 540 kiloko txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen eta lehenbizikoan bezala, Arabako Badaiotz izan zen lehena, Bizkaiko Gaztedi bigarrena, Gipuzkoako Ibarra hirugarren eta Beti Gazte laugarren. Beraz, txapela janzteko urrats handia eman dute arabarrek.
Hurrengo jardunaldiak
Urtarrilaren 27an, gizonezkoen 600 kiloko lehen jardunaldia eta emakumeen 540 kiloko finala jokatuko dute, oraindik zehaztu gabeko lekuan.
Urtarrilaren 28an, gizonezkoen 640 kiloko bigarren jardunaldia jokatuko dute Azkoitian (Gipuzkoa)
Otsailaren 3an, gizonezkoen 600 kiloko bigarren jardunaldia emakumezkoen 500 kiloko lehenbizikoa jokatuko dute Bilbon (Bizkaia). Pisu honetan, emakumezkoetan Berriozar, Txantrea eta Antsoaingo taldeak ere aterako dira, pisu astuneneko lauaz gain.
Otsailaren 10ean, gizonezkoen 640 kiloko finala jokatuko dute Idiazabalen (Gipuzkoa)
Otsailaren 17an, gizonezkoen 600 kiloko azken eguna eta emakumezkoen 500 kiloko bigarren jardunaldia jokatuko dute Ibarran (Gipuzkoa).
Otsailaren 24an, gizonezkoen 560 kiloko txapelketa jokatuko da saio bakarrean eta emakumezkoen 500 kiloko finala Laukizen (Bizkaia) jokatuko dute.
Otsailaren 25ean, azkenik, txapelketa mistoa jokatuko dute Bilbon (Bizkaia).
Larunbatetako saioak 17:00etan hasiko dira eta igandetakoak 11:30ean.