Euskadiko goma gaineko sokatira txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute urtarrilaren 21ean Mungian

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 19a, 14:00

Beti Gazteko mutiles 640 kiloko lehen jardunaldia izanen duta.

Gizasemeen 640 kiloko lehen saioa eta emakumeen 540 kiloko bigarrena jokatuko dituzte Beti Gazteko tiralariek igande goizeko 11:30ean 

Joan den asteburuan lehen txapela banatu ondotik, urtarrilaren 21ean, Mungian (Bizkaia) jokatuko da Euskadiko goma gaineko zortzinakako sokatira txapelketan, gizonezkoen 640 kiloko lehen jardunaldia eta emakumeen 540 kiloko bigarrena. Gizonezkoetan, kategoria honetan, Beti Gazterekin batera, Abadiño A eta B, Gaztedi, Murueta, Ibarra, Sokarri, Gabat-Jutxi, Ñapurrak-Lagunak eta Zuraide taldeak lehiatuko dira. Emakumezkoetan, Beti Gazterekin batera, Arabako Badaiotz, Bizkaiko Gaztedi eta Gipuzkoako Ibarra ari dira.

 

Hurrengo jardunaldiak

Urtarrilaren 27an, gizonezkoen 600 kiloko lehen jardunaldia eta emakumeen 540 kiloko finala jokatuko dute, oraindik zehaztu gabeko lekuan.

Urtarrilaren 28an, gizonezkoen 640 kiloko bigarren jardunaldia jokatuko dute Azkoitian (Gipuzkoa)

Otsailaren 3an, gizonezkoen 600 kiloko bigarren jardunaldia emakumezkoen 500 kiloko lehenbizikoa jokatuko dute Bilbon (Bizkaia). Pisu honetan, emakumezkoetan Berriozar, Txantrea eta Antsoaingo taldeak ere aterako dira, pisu astuneneko lauaz gain.

Otsailaren 10ean, gizonezkoen 640 kiloko finala jokatuko dute Idiazabalen (Gipuzkoa)

Otsailaren 17an, gizonezkoen 600 kiloko azken eguna eta emakumezkoen 500 kiloko bigarren jardunaldia jokatuko dute Ibarran (Gipuzkoa).

Otsailaren 24an, gizonezkoen 560 kiloko txapelketa jokatuko da saio bakarrean eta emakumezkoen 500 kiloko finala Laukizen (Bizkaia) jokatuko dute.

Otsailaren 25ean, azkenik, txapelketa mistoa jokatuko dute Bilbon (Bizkaia).

Larunbatetako saioak 17:00etan hasiko dira eta igandetakoak 11:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun