Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolak entzunaldiak eskainiko ditu egunotan

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 21a, 10:00
Inauterietako kontzertuarekin borobilduko du Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolak egunotan eskainiko dituen entzunaldiak.

Hilaren 22 eta 23an, gitarra eta haize-instrumentuenarekin hasiko dira

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak urtarrilean ere hainbat entzunaldi antolatu ditu. Hilaren 22an, astelehenean gitarra entzunaldia izanen da, hilaren 23an, asteartean haize-instrumentuena, hilaren 29an txistuarena eta 30ean perkusioarena. Emanaldi guztiak 18:00etan Musika Eskolan izanen dira.  Otsailaren 7an, berriz, Inauterietako kontzertua eskainiko dute Musika Eskolako ikasleek Kultur Etxean. Hau ere arratsaldeko 6etan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun