Lakuan gosaltzeko asmoa zuten, baina eguraldiak lagundu ez zuenez, Ibardingo benta ingurura hurbildu eta Elizalde jatetxe inguruan gosaldu zuten. Mendibizkarrera igo ziren, 6. eta 7. mugarrien barna, parajeez gozatzera. Ondotik, ibilbidearen hasi zuten tokira joan ziren, eta bertan bazkaldu zuten. Bortz ordu inguruko ibilaldia egin zuten. Bazkaldondoan Donejakue Bidea egiteko aukera mahai gainera atera zuten. Ibilbidea zehazteke utzi zuten, eta beraz, aitzinerago adostuko dute, baina 16 mendizalek parte hartzeko borondatea erakutsi zuten, bi aukerarekin: Frantziako Bidetik edo Iparraldeko Bidetik egitea.