Izena emateko osasun zentrora joan behar da. Bertzalde, lantalde gehiago egiteko asmoa dutenez, ordutegi edo egun horietan saioetara aukerarik ez duten interesdunek ere izena emateko deia egin dute.
Zer da estresa?
Estresa tentsio fisiko edo emozionalak eragindako sentimendua da. Urduritasunak, amorrazioak edo frustrazioak eragindako edozein egoera edo pentsamendu izan dezake jatorrian. Neurri ttikian estresak onurak eragin ditzake, gizakiak arriskuaz ohartu eta horiek saihesteko edota gauzak tenorez egiteko prestatzen baititu. Bertzalde, estresak aunitz irauten duenean, osasunean kalte larriak eragin ditzake.