Hondakin zerbitzuen egutegiek zozketatutako 300 euroak Etxalarrera joan dira

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 16a, 14:56

Mari Asun Irigoien sariduna eta Txomin Elgorriaga teknikaria, sari banaketan.

Mari Asun Irigoien Sanzberrori egokitu zaio erosketa txartela 

Azken urteetako ohiturari eutsiz, aurten ere Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek zonaldeko etxe guztietan banatu den egutegia prestatu dute. Informazio interesgarria ematearekin batera, hiruhilabetetik behin egiten diren zozketetan parte hartzeko aukera ematen du egutegiak. Saria eskualdeko dendetan gastatzeko 300 euroko erosketa txartela da. 2018ko lehen sariduna Etxalarko Mari Asun Irigoien Sanzberro da. Txomin Elgorriaga teknikariak eman dio saria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun