Beraz, Beti Gazteko mutilek seigarren postu batekin hasi dute txapelketa (nahiz eta bigarren izan ziren Gaztedikoekin berdintze lortu zuten), baina beti bezala, pisu arinagoetan podiumerako sailkatzeko aukera gehiago izanen dituzte.
Emakumezkoetan, 540 kiloko txapelketako lehen jardunaldia ere jokatu zen Laukizen. Hemen Arabako Badaiotz nagusitu zen, Bizkaiko Gaztedi bigarren izan zen, Gipuzkoako Ibarra hirugarren eta Lesakako Beti Gazte laugarren, tiraldi guztiak galduta. Halere, aipatzekoa da Euskadiko txapelketan lehen esperientzia dela Lesakako talde gaztea osatzen dutenentzat eta beraz, esperientzia handiko taldeen ondoan ikastea bertze helbururik ez dute aurtengoan.
Datozen jardunaldiak
Urtarrilaren 21ean, Mungian (Bizkaia) jokatuko da gizonezkoen 640 kiloko lehen jardunaldia eta emakumeen 540 kiloko bigarrena. Gizonezkoetan, kategoria honetan, Beti Gazterekin batera, Abadiño A eta B, Gaztedi, Murueta, Ibarra, Sokarri, Gabat-Jutxi, Ñapurrak-Lagunak eta Zuraide taldeak lehiatuko dira.
Urtarrilaren 27an, gizonezkoen 600 kiloko lehen jardunaldia eta emakumeen 540 kiloko finala jokatuko dute, oraindik zehaztu gabeko lekuan.
Urtarrilaren 28an, gizonezkoen 640 kiloko bigarren jardunaldia jokatuko dute Azkoitian (Gipuzkoa)
Otsailaren 3an, gizonezkoen 600 kiloko bigarren jardunaldia emakumezkoen 500 kiloko lehenbizikoa jokatuko dute Bilbon (Bizkaia). Pisu honetan, emakumezkoetan Berriozar, Txantrea eta Antsoaingo taldeak ere aterako dira, pisu astuneneko lauaz gain.
Otsailaren 10ean, gizonezkoen 640 kiloko finala jokatuko dute Idiazabalen (Gipuzkoa)
Otsailaren 17an, gizonezkoen 600 kiloko azken eguna eta emakumezkoen 500 kiloko bigarren jardunaldia jokatuko dute Ibarran (Gipuzkoa).
Otsailaren 24an, gizonezkoen 560 kiloko txapelketa jokatuko da saio bakarrean eta emakumezkoen 500 kiloko finala Laukizen (Bizkaia) jokatuko dute.
Otsailaren 25ean, azkenik, txapelketa mistoa jokatuko dute Bilbon (Bizkaia).
Larunbatetako saioak 17:00etan hasiko dira eta igandetakoak 11:30ean.