5 eta 7 urteko umeentzat Txikifut izan zen abenduaren 26tik 29ra, Berako Toki Ona kiroldegian, 16 neska-mutikorekin.
8 eta 12 urteko gaztetxoentzat Baietz futbolean kanpusa antolatuko zuten urtarrilaren 2tik 5era, 38 partehartzailerekin.
Helduagoentzat, 50 urtetik goitikoentzat, Oinez Futbolean ere egin zuten abenduaren 22an eta 29an eta kasu honetan, baloiarekin ez ezik, mahai inguruan ere ongi moldatzen direla erakutsi zuten.