Bazkalondoan helduko diote gaiari, gutxieneko kopuru bat bilduko ote litzatekeen argituz. Edonola ere, egun horretan bazkarira joaterik ez duenak, bulegora deitu eta datuak helaraziz, izena eman dezake.
Urteko irteerak
Donejakue bidea egiteko asmoa aurreproiektu hutsa izanagatik, aurtengorako mendi irteeren egun eta helmugak zehaztuak dituzte dagoeneko Arkupeak elkartean.
Urtarrilaren 16an Berara; otsailaren 20an Hondarribiara; martxoaren 20an Etxalarrera; apirilaren 17an Igantzira; maiatzaren 22an Leitzara; ekainaren 19an Urdazubira; uztailaren 17an Txindokira; abuztuaren 21ean Mendaurrera; irailaren 12an Gorbeara; urriaren 16an Aiako Harrietara; azaroaren 20an Eratsunera; eta abenduaren 18an Doneztebera joanen dira.