Lehenbiziko zenbakia, 1007a, Arantzako Telleri landetxeak banatu du eta Igantziko Biltoki elkarteak eskainia, Errigoraren saskia izanen du saritzat.
Bigarren zenbakia, 5158a, Lesakako Ibaiondo janaridendak banatu du eta Berako Larun Haizpe elkarteak eskainia, 50 euroko erosketa txartela izanen du saritzat, Larun Haizpeko denda eta zerbitzuetan gastatzeko.
Otsailaren 28ra arteko epea dute irabazleek saria jasotzeko, Bortzirietako Euskara Mankomunitatera deituta (948 634 125 telefonoa). Ordurako ez bada inor agertu sariak eman gabe geldituko dira.
Guztira 6.000 boleto banatu ditu aurten Euskara Mankomunitateak, Bortzirietan ziurtagiridun diren 57 saltoki, erakunde eta elkarteetan, gero hortik, bezero diren herritarrei esker ona adieraziz emateko.