Hilabeteroko merkatua izanen dute urtarrilaren 13an Beran
2018-01-12 07:00 Gizartea Bortziriak BeraLarunbatean 10:00etatik 13:00etara bitarte, Rikardo Baroja eskolako arkupeetan
Aitzineko urteetan bezala, 2018an ere, hilabetero, merkatua eginen dute Beran, Baztan-Bidasoako ekoizleek. Larunbat honetan, hilaren 13an, bilduko dira 2018ko lehendabiziko hitzorduan, Rikardo Baroja eskolako arkupeetan, 10:00etatik 13:00etara bitarte.
