Aurtengoan Euskal Herriko lurralde guziko trikitilariak izanen dira jaialdian. Hauek dira parte hartzaileak:
- Elgorriaga anai-arrebak eta Egoitz Telletxea (Lesaka, Nafarroa)
- Igon Olaguenaga eta Egoitz Uriarte (Araba)
- Eneko Dorronsoro, Ixak Arruti eta Gari Otamendi (Gipuzkoa)
- Erika Lavillard, Sabine Ferreira eta Raphael Ferreira (Lapurdi)
- Kepa Junkera eta Sorginak (Bizkaia)
- Patrik Larralde eta Christian Larralde (Behe Nafarroa)
- Niko Etxart (Zuberoa)
Zuriñe Hidalgo eta Estitxu Pinatxo izanen dira aurkezleak.
Oraindik jaialdirako sarrerak geratzen dira (12 eurotan). nafarroakotrikitixaelkartea@gmail.com helbidera idatzi behar da errerserba egiteko.
Jaialdiaren ondotik afaria izanen da Irubide jatetxean (20 euro) eta seguru gaude trikiti doinuek goizalderarte iraunen dutela.
Guttitan ikusiko dira euskal Herri guziko trikitilariak horrela elkarrekin jaialdi batean. Gainera sorpresa bat baino gehiago ere izanen omen da jaialdian.