Hamar urte bete dira Mattin Sarasola eta Igor Portu lesakarrak atxilotu zituztela eta Joseba Iturbide eta Mikel San Sebastianek herritik alde egin behar izan zutenetik
Larunbat honetan, urtarrilak 6, hamar urte bete dira Mattin Sarasola eta Igor Portu lesakarrak atxilotu zituztela, eta aldi berean, Joseba Iturbide eta Mikel San Sebastianek herritik alde egin behar izan zutela. Hamargarren urteurrena dela eta, elkarretaratzea egin zuten igande eguerdian Lesakakako Beheko Plazan, Onin errekako zubian. Jendetza handia bildu zen zubian eta errekaren bi aldeetan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.