Lesakako presoak gogoan, elkarretaratzea eginen dute igandean

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 5a, 12:00

Larunbat honetan, urtarrilak 6, hamar urte beteko dira Mattin Sarasola eta Igor Portu lesakarrak atxilotu zituztela, eta aldi berean, Joseba Iturbide eta Mikel San Sebastianek herritik alde egin behar izan zutela. Hamargarren urteurrena dela eta, elkarretaratzea deitu dute Lesakako Beheko Plazan, 13:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun