Bigarren emanaldi bat eskainiko dute otsailaren 24an, 20:00etan Berako Kultur Etxean.
Txoriak eta Zauriak lanak Juan Cabrero ikazkina eta Isabelo Sanchez musikariaren gertaera bat du kontagai. Zehazki, 1940an Lesaka eta Oiartzun artean, lanean ari zirela, ihes egin eta basoren batean ezkutuan bizirautea lortu zuten egunaren bueltan sorturiko istorioa da. Hala, aldatzen ikusi duten munduari begirik kendu gabe eta Ramona anderearen laguntzarekin zein Mottelaren konpainian, ekosistema bat sortzen dute. Alabaina, ezohiko gertaerek mundu itxia aztoratuko dute.